
Pasaia KM0 antzerki jaialdia, hilaren 20tik 22ra
Arte eszeniko herrikoiaren jaialdiak talde ez profesionalei ikusgarritasuna ematea du helburu. Aurtengoa hirugarren ekitaldia da, eta sei emanaldirekin lurreratuko da Donibanen.

San Juanek traineruak aurkeztuko ditu larunbatean
Koxtapek Bateleren eta Errekaren eskifaiak aurkeztuko ditu hilaren 14an Meipin, 18:00etan. Klubeko Gazte Mailako gizonak eta Donibane Eskubaloia taldeko gizonen lehen taldea omenduko dituzte.

Igoera Pasaiako birziklapen tasen datuetan
Urtebetean udalerriko birziklapen tasa 5,5 puntutan igo da. 'Etorkizuna birziklatzen' kanpainak Pasaian inpaktu positiboa izan duela adierazi du udalak.

Itsasoaren zaintzan, urrats sendoak Pasaian
Materrek, Zero Zabor Uretan kanpainaren bidez, tokiko komertzioak eta ikastetxeak elkarlanerako batu ditu itsasoaren zaintza eta kontsumo arduratsua sustatzeko. Gaurtik, ikasleek sortutako erakusketa bat egongo da ikusgai Antxoko Kultur Etxean.

Dantzak Antxoko kaleak hartu ditu: hemen da PDF
Martxan da Pasaiako Dantza Festibalaren VII. ekitaldia. Aurtengoa indartsu lurreratu da Antxon, 17 emanaldirekin. Jarduera guztiak kalean eta doan izango dira.

Uholde arriskuari aurrea hartzea helburu
Udala, Azti eta Euskalmet uholde arriskuari aurrea hartzeko proiektu bat lantzen hasi dira. Udalak herritarrei dei egin die, informazioa bidal dezaten.

Pasaiako haurren taldea, Gipuzkoako Kopako txapeldun
Pasaiako gazteek final handia jokatu zuten larunbatean Oriokoren kontra. 2-0 nagusitu ziren, eta garaikurra Pasaiara ekarri dute.

Pasaia bizigarriago, bidezkoago eta burujabeago baten alde lanean dihardu EH Bilduk
Agintaldiaren lehen erdia eginda, lehen bi urteen balorazioa egin du herriko koalizio subiranistak. Parez pare dituzten erronkak azaldu eta bigarren erdirako dituzten konpromisoak berretsi dituzte.

«Txapeldun izateak lasaitasuna eta poz handia eman dizkit»
Espainiako eskrima txapeldun izan berri da sanpedrotarra, 17 urtez azpikoen mailan. Pauso sendoak ematen ari da, eta aurten Europako eta Munduko txapelketetan izan da.

Musikaz Blaik musikaz eta dantzaz beteko ditu Trintxerpeko kaleak
Gaurtik eta ekainaren 1era bitartean, Illunbek antolatzen duen Musikaz Blai jaialdiaren XVI. ekitaldia egingo da, zortzi ekitaldirekin. Serafin Esnaola plaza izango da jaialdiaren epizentroa.

Jaizkibelgo itsaslabarrak bisitatzeko aukera, Materrekin
Materrek Jaizkibelgo itsaslabarrak bisitatzeko irteera egingo du igandean (hilak 15), 12:00etatik 13:30era. Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea.

Ekaineko odol emateak, hilaren 18an
Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte datorren asteazkenean Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.

Emakume sortzaileek beren lanak kalera eramango dituzte
Bekoz Beko elkarteak Pasaiako Emakume Sortzaileen III. Azoka egingo du larunbatean (hilak 14) Antxoko Gure Zumardian, 11:00etatik 14:00etara.

PPAk Herrerako bi biltegiren ustiapena esleitu du
Algeposa eta Toro y Betolaza operadoreek beren presentzia handitu dute portuan, beren salgaiak biltegiratzeko.

Juan Luis Zabalaren 'Dimisioa', Irakurketa Klubean
Pasaiako Irakurketa Klubean 'Dimisioa' liburuaren inguruan arituko dira ostiralean (hilak 13) Trintxerpeko liburutegian, 19:45ean.

Kulturarteko irakurketa bat jasoko du gaur Donibanek
Alberdania argitaletxeak eta Pasaiako liburutegiek GG4A irakurketa proiektuaren bukaera ekitaldia egingo dute gaur Ubera liburutegian, 18:00etan.

Martxan da olerki lehiaketaren XXIII.a
Pasaiako Udalak abiatu du jada Xabier Portugal-Altamira Puente Pasaia Hiria Olerki lehiaketa. Lanak uztailaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dira.

'Bio eta Zabor' erakusketa, ikusgai Antxon
Materren erakusketa Kultur Etxean bisitatu ahal izango da, hilaren 9tik 15era bitartean. Itsasoa babesteko Pasaiako haurrek sortutako mezu inspiratzaileak izango dira ikusgai.

Alfonso Zarranzen oroimenezko Argazki Rallya, igandean
Trintxer elkarteak eta udalak argazki lehiaketaren III. ekitaldia egingo dute hilaren 8an Trintxerpen, 09:00etatik 14:00etara.

Gazteek arraunean trebatzeko aukera izango dute bihar
Eskubidean planaren baitan, 8 eta 12 urte arteko ludoteketako haurrek arraunean aritzeko aukera izango dute hilaren 5ean, 17:00etan. Topaketa Donibaneko Koxtape arraun klubean izango da, doan.