Herriarteko txapeletako finalerdietako lehen partidak jokatu ditu Oiartzunek asteburuan, eta 0-3 irabazi dio Zestoari.
Zabala-Etxeberria, Agirre-Murua, Asiain-Ibarra eta Aritzmendi-Arriaga bikoteak izan ziren txapelketako irabazleak.
Oarsoaldea garapen agentziak pobrezia energetikoari buruzko sentsibilizazio kanpaina eta 50/50 proiektua garatuko ditu ikastetxeetan.
Hilaren 22an –igandea– izango da hitzordua, 10:30ean, eta bideari hasiera Arditurri parketxean emango diote. Izena eman behar da aurrez.
Astelehenetik ostiralera emango dute zerbitzu berria, hilaren 16tik –astelehena aurrera–, 7:30etik 15:00etara.
Hiru parte hartze saioren ondoren, bukatutzat eman dute Ku-ku elkartekoek liburutegiaren eraldaketa prozesuaren lehen zatia, eta hori ospatzeko, festa izango dute asteburuan.
Irailaren 14ra arte egongo da irekita igerilekua, baina, abuztuaren 3an itxita egongo da. 10:00 eta 21:00 artean egongo da irekita.
Bihar –hilak 13– lehertuko du Ergoienen festak, eta herritarrak lasai ibil daitezen larunbat gauean Xorrola zerbitzua egongo da.
Txost pilota elkarteak II. Antxin Ezkerro Memoriala antolatu du, eta bi asteburutan banatu dituzte jardunaldiak; igandean –hilak 15– izango dira lehen partidak.
Iaz 66 haur jaio ziren herrian, eta horietatik 37k hartuko dute parte jaialdian. 2014tik egiten diete herriko txikiei ongietorria.
Eskuttun eta Ttiriki-ttauki euskara taldeek batez ere euskal abestiz osatutako zerrenda bat egin nahi dute, eta proposamenak bidaltzeko deia egin dute.
Gaur eta bihar, zenbait partida jokatuko dituzte Oiarpeko pilotariek. Herriarteko txapelketan Zestoaren aurka lehiatuko dira.
Pello Urzelai, Gema Lasarte eta Iñaki Sotok egingo dute mahai ingurua, Jon Martin Etxebesteren gidaritzapean. Hilaren 20an izango da jardunaldia.
Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Oarsoaldeko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.
Martzelina Bertsozale elkarteak bertso jaialdia antolatu du hilaren 15erako. Dokumental baten proiekzioaren ondotik, bertso saioa izango da.
Haziak egitasmoak herriko sortzaileak gaia jorratzeko deitu duten hitzordura gonbidatu ditu. Hilaren 16an elkartuko dira, Abaraxkan.
Udako HemenGuk azoka egingo dute larunbatean, Oiartzungo Doneztebe plazan. 10:00etatik 13:30era egongo dira herriko produktuak salgai.
Oiartzun Burujabe egitasmoko Elikadura Mahaiak herriko gazteei Oiartzungo bost etxaldetan praktika ordainduak egiteko aukera emango die.
Larunbat gaueko topo zerbitzua bikoiztu egingo da, eta jende gehien espero den orduetan zerbitzua are gehiago indartuko da.
Azpeitiaren aurka lehen bi jardunaldiak jokatuta, Oiartzun 2 eta 4ko emaitzarekin gailendu da. Hortaz, Herriarteko finalerdietan ariko da.