Hasi berri dira 2025eko Mendekoste Jaiak. Zabarrek eta Maria Labaienek eman diete lehen ufada igandean bukatuko diren festei.
Hilaren 21ean izango da San Joan kaleko jaia. Hala ere, aurreko egunetarako zenbait ekintza antolatu dituzte.
Gaur (ostirala) hasiko dira Mendekoste Festak, 30 ekitalditik gorako zerrendarekin. Zabarrek eta Maria Labaienek 17:45ean jasoko dute herriaren harrera kaian.
Bi asteburutan ospatuko dituzte Ergoiengo jaiak, zehazki, hilaren 7tik 15era. Egitaraua argitaratu dute dagoeneko.
Transferentzia bidez ordaintzeko azken eguna gaur –hilak 3– bada ere, eskuz ordaindu daiteke ostiraleko bilera irekian.
Larunbat arratsaldean izan zen Antxoko Gure Zumardian Alkartasunaren XXX. Sagardo Jaia. Herritarren erantzuna eta giroa, bikaina.
Oiartzungo XXXIV. Sagardo Eguneko arratsaldean sagardotegi handi bihurtu da Done Eztebe plaza. Gazteek eurena egin dute txotxa.
Iñigo Isasa oiartzuarrak kudeatzen du Oiartzungo Baleio sagardotegia, eta, bihar, Done Eztebe plazan izango da berak ekoitzitako edariarekin. Txotxik ez duen Gipuzkoako sagardotegi bakarra da Baleio.
XXXIV. Sagardo Eguna ospatuko dute bihar Oiartzunen. Maiatzeko azken larunbatean egiten dute. Aurtengoan ere ez dute kale egin.
Ekainaren 6tik 8ra arteko epean 30 ekitalditik gora prestatu ditu Jai Batzordeak mendekosteetarako. Ekainaren 14an, Euskal Jaia.
Bihar (larunbata) jokatuko dira Arkirunen txapelketaren finalak. Goizez gazteenen partidak izango dira, arratsaldez helduagoenak.
Elizaldeko frontoian egingo dute hilaren 6ko bilera irekia. 18:00etan izango da saioa. Gazte Eguneko ordainketa egin daiteke bertan.
Hiru jarduera falta dira soilik kultur hamabostaldiaren VIII. ekitaldia ixteko. Bihar, dekolonizazioaren hitzaldi bat egingo dute, ostiralean bi kontzertu jasoko ditu Meipik eta larunbatean ospatuko dute egun handia.
San Joan kaleko batzordeak iragarri du aurten ere ospatuko dituztela jaiak. Bizilagunen artean bideo bat osatu dute.
Gaur –hilak 23– izango da erraldoi ertainak dantzatzen ikasteko akademia. 18:00-20:00 artean izango da, Haurtzaro ikastolako jangelan.
Hilaren 23tik 25era bitartean, Meipi auzoko jaiak ospatuko dira, eta festek trafiko aldaketak eragingo dituzte barrutian.
Aurtengo festak hilaren 23tik 25era bitartean izango dira. Hilaren 23an, Radio Crimen, Manolo Cabezabolo, Etsaiak Eroak eta DJ Krash. Hilaren 24an, aldiz, DJ Jesus Gil, Zilibito Records, Iratzar Erromeria eta DJ Liatu Garete.
Ostiralean –hilak 9– hasiko dira Arraguako jaiak, eta Truk txapelketa izango da lehen jarduera. Aldeguna elkartean jokatuko dute, 22:00etan.
Udaltzaingoak zenbait neurri ezarri ditu San Marko egunerako. Bizarain ikastolako patioa, esaterako, aparkaleku gisa egokituko dute.
Ostiralean hasi, asteburu oparoa pasa, eta bi eguneko atsedenaren ondoren hilaren 30ean eta maiatzaren 1ean jarraituko dute festek.