Asfaltatze lanak egingo dituzte Euskadi Etorbidean
Jarduketak igande eta astelehen gauetan egingo dira, 22:00etatik aurrera. Trafikoa txandaka bideratuko da, seinaleen eta seinale emaileen bidez.

Igandean (hilak 15) SPRIren eraikin berriko obraren arduradunek asfaltatze lanak egingo dituzte Trintxerpeko Euskadi Etorbidean, 22:00etatik aurrera. Jarduketak bi gautan egingo dira, igandekoan eta astelehenekoan. Trafikoan ahalik eta eragin txikiena izateko, trafikoa txandaka bideratuko da, seinaleen eta seinale emaileen bidez. Eguneko ordutegian, asfaltatze lanak bukatu ondoren, asfaltoaren estanpazioa egingo da, eta orduan ere trafiko txandakatua eta seinaleztapena mantenduko dira.
Jarduketak Udaltzaingoarekin koordinatuko dituzte, batez ere eragindako eremuko aparkamendua erregulatzeko, hondakin bilketako zerbitzuak behar bezala kudeatzeko eta lanen segurtasuna eta antolaketa bermatzeko.
Udalak herritarrei eskatu die behin-behineko seinaleak eta bertan lanean ari diren langileen jarraibideak errespetatzeko. Argibiderik behar izanez gero, ohiko udal komunikazio bideak ahalbidetu ditu udalak.