Pasaiako haurren taldea, Gipuzkoako Kopako txapeldun
Pasaiako gazteek final handia jokatu zuten larunbatean Oriokoren kontra. 2-0 nagusitu ziren, eta garaikurra Pasaiara ekarri dute.

Pasaia Kirol Elkarteko haurren taldeak Gipuzkoako Kopa irabazi du. Bere taldeko txapeldun izan ondoren, Oriokoren aurka jokatu zuten pasaitarrek final handia. Larunbatean izan zen partida, Añorgako Rezola zelaian. Pasaia 2-0 nagusitu zen oriotarren kontra, eta garaikurra Jesus Mari Zamorara etorri da. Garaipenarekin eta lortutako tituluarekin, bukaera bikaina eman diote pasaitar gazteek denboraldiari.