Sagardo Jaian, gozo Antxon
Larunbat arratsaldean izan zen Antxoko Gure Zumardian Alkartasunaren XXX. Sagardo Jaia. Herritarren erantzuna eta giroa, bikaina.

Udaberrian Antxo aztoratu egiten da. Hala izaten ari da aurten ere, maiatzean hasi eta ia San Fermin Jaiak hasterainoko tartean ia astebururo festa eta kultur kutsuko ekitaldiak daudelako. Larunbata horren adibide izan zen: Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak antolatuta, XXX. Sagardo Jaia egin zen Gure Zumardian, arratsaldez.
Zerua gris, baina argi plazan zeudenak. Jendetza elkartu zen sagardoa dastatzera, jakiekin gozatzera, eta lagun giroan arratsalde-pasa egitera. Giro gozoa. Sagardoa bukatu zenean herriko tabernetan jarraitu zuen festak, Antxoko sagardozaleen topagunearen ezaugarria ere hori baita: herrian giroa sortzea.
Jarraian, Gure Zumardiko sagardotegian HITZAk jasotako hainbat irudi.
























