Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Albiste onekin iritsiko dira Zabarre eta Maria Labaien

Ekainaren 6tik 8ra arteko epean 30 ekitalditik gora prestatu ditu Jai Batzordeak mendekosteetarako. Ekainaren 14an, Euskal Jaia.

Ekainaren 6an iritsiko dira Zabarre eta Maria Labaien Lezora.
Urko Etxebeste
Lezo
2025/05/29

Mendekosteak ekainaren 6an hasi eta hil horren 8an bukatuko dira. Ostiraletik igandera dira. Horiez gain, herriko ekaineko festa aroak luzapena izango du hilaren 14an, hura Euskal Jaiaren eguna delako. 6an albiste onekin iritsiko dira bai Zabarre pirata zein Maria Labaien sagardogilea: Lezoko Jai Batzordearen ekimenari esker 30 ekitalditik gora eskaintza dute eskualdeko lehen festa handiek. Lezoko Mendekoste Jaiak dira. Albiste onekin iritsiko dira Lezoko kaira ekainaren 6an Zabarre eta Maria Labaien.

Gaur eman dituzte festen gaineko zehaztasunak Jon Legorburu Kultura zinegotziak eta Xanti Val Kultura teknikariak. Legorburuk jarri ditu testuinguruan festak. Hasteko eta behin Jai Batzordearen lana goretsi du, udalarekin elkarlanean mendekosteak edukiz bete dituelako. “Jai polit batzuk nahi ditugu. 30 ekitalditik gora izango dituzte mendekosteek Jai Batzordeak egin duen lanagatik. Eskerrak eman nahi dizkiet”. Adierazi du jaien hasierako egunean piratez betea ikusi nahi duela herria, Zabarreri eta Maria Labaieni oles egiteko modua delako hori, “haurrak bakarrik ez, helduak ere pirataz jantzi daitezela nahi genuke”.

Festak denenak eta denentzat dira, eta Legorburuk adierazi du Lezok ez duela inolaz ere onartuko indarkeria matxistarik ez eta LGTBIQ+ pertsonen kontrako erasorik ez festetan ez inoiz; festetako protokoloa ezarriko dute mendekosteak bitartean, eta horren barruan Piku Kalen Puntu Morea ezarriko dute ekainaren 7an 18:00etatik 21:00etara, eta aldi berean erasorik balego telefono bidezko salaketa zerbitzua izanen dela aipatu du, ostiral eta larunbat gauetan (00:00etatik 06:00etara) : 688 696 204ra deitu behar da. “Ez dadila ezer gertatu, festak ondo joan daitezela”, desio du Legorburuk.

Jon Legorburu Kultura zinegotzia eta Xanti Val Kultura teknikaria, gaur, mendekosteen aurkezpenean.

Xanti Valen arabera bereziak dira mendekosteak, Zabarrek izaera propioa ematen dielako festei , eta aldi berean eskualdeko lehen jai handiak direlako. Hainbat ekitaldi nabarmendu ditu: “Ekitaldiak denentzat dira. Haur emanaldi asko daude, haien espazioa izango dute; helduagoentzat ere jarduerak badaude erromeriak barne, eta gazteei begirako kontzertuak ere badira tartean larunbat gauean Zilibito Records eta Alarma Morearena; igandean dantza emanaldi bereziak izango dira Goiko Plazan, eta Aiton Amonen Bordako kideek, iazko arrakasta ikusirik, berriz ere dantza emanaldia eskainiko dute igandean (ekainaren 8an)”. Valek azaldu du jaiak ondo pasatzeko direla, “euskaraz, errespetuz eta ingurua zainduz”.

Jarraian, Mendekoste Jaien egitarau osoa. Bestalde, Lezoko Udalak herriko postontzi guztietara helaraziko du ekitaldien zerrenda hori.

Ekainak 6, ostirala

  • 17:45. Zabarreri eta Maria Labaieni ongietorria kaian.
  • 19:00. Zabarre eta Maria Labaien udaletxera iritsiko dira. Pirata txikien pregoiaren irakurketarekin hasiko dira mendekosteak, eta ondoren, Murixkako dantzariek Agurra eskainiko dute. Jarraian, buruhandi eta erraldoien kalejira, bahiz karro-poteoaren irteera.
  • 21:00. Herri afari autogestionatua Gurutze Santuaren plazan.

Ekainak 7, larunbata

  • 09:00. Dultzaineroen diana.
  • 11:00. Goiko Plazan, toka, igel eta bote jokoak.
  • 11:00. Josetxo Etxandi pilotalekuan, Arkirun Klubeko eskolako Benjamin, Kimu eta Haur mailakoen finalak.
  • 12:00. XX. mende hasierako erromerien dantzak herrian zehar.
  • 12:30. Bekoerrota kiroldegitik, erraldoi eta buruhandiak.
  • 13:00. Gurutze Santuaren plazan, Tomas Garbizu Musika Eskolako bandaren eta Lezoko Dantzazaleen ikuskizuna.
  • 16:30. Tiñelun, truk txapelketa (izen emateak 16:00etatik).
  • 17:00-19:00. Lopene plazan, kirol joko erraldoiak.
  • 17:00. Herrien arteko kirol desafioa Karlos Saldise plazan.
  • 17:30. Josetxo Etxandi pilotalekuan, Arkirun Klubeko eskolako helduen finalak.
  • 18:00. Gurutze Santuaren plazatik, Punttu Kakotx elektrotxaranga.
  • 19:00. Karlos Saldise plazatik, erraldoi eta buruhandiak.
  • 19:30. Tiñelu atzeko plazan, LH5etik DBH4ra artekoentzat ping-pong lehiaketa.
  • 20:00. Gurutze Santuaren plazan, Andoni Ollokiegiren kontzertua.
  • 22:30. Gurutze Santuaren plazan, zezensuzkoa.
  • 23:00-02:30. Gurutze Santuaren plazan, disko-festa.
  • 23:00. Karlos Saldise plazan, kontzertuak: Zilibito Records eta Alarma Morea.

Ekainak 8, igandea

  • 09:30. Dultzaineroen diana.
  • 11:00. Karlos Saldise plazan, gazte sortzaileen azoka.
  • 11:00. Josetxo Etxandi pilotalekuan, puzgarriak.
  • 12:00. Gurutze Santuaren plazan, Aiton Amonen Bordako dantza taldearen emanaldia.
  • 12:30. Karlos Saldise plazatik, erraldoi eta buruhandiak.
  • 17:00. Gurutze Santuaren plazan, Altxorraren bila jarduera.
  • 19:00. Goiko Plazan, dantza emanaldiak: Altraste Dantza taldearen El bolero, eta Lasalaren Burnt.
  • 21:30. Gurutze Santuaren plazan, zezensuzkoa.

 

Ekainaren 14an, Euskal Jaia

Mendekosteen ondoren azken urteetako ohitura izaten da Euskal Jaia egitea Lezon. Aurten bi festen arteko tartea ez da handia izan, astebeteko epean egingo direlako biak. Dena dela, ekainaren 14ko herri festarako egitaraua ere mardula da. Honakoa da ekitaldien zerrenda:

  • 09:30. Diana txistulariekin.
  • 11:00. Goiko Plazan, Gurutze Santuaren plazan, Karlos Saldise plazan eta Lopene plazan, Euskal Dantzazaleen erromeriaren barruko dantza taldeen emanaldiak.
  • 11:30. Tomas Gabrizu Musika Eskolako trikitilarien kalejira.
  • 12:00. Gurutze Santuaren plazan, Iparraldeko Herri Kirolak. Partaideak: Jon Lapazaran, Eder Saez de Ocariz, Garbiñe Lopez de Uralde, Sara Jimenez, Manolo Cañamares, eta Hodei Izeta.
  • 14:00. Gurutze Santuaren plazan, Euskal Dantzazaleen erromeriaren barruko dantza taldeen topaketa.
  • 14:30. Herri bazkaria Lezo Herri Eskolako patioan.
  • 17:00. Probalekuan, Lezo-Astigarraga harri proba desafioa.
  • 18:00etatik. Gurutze Santuaren plazan, Sagardo Festa.
  • 19:30. Gurutze Santuaren plazan, Larrain dantza.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • [email protected]
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

OSZAR »