Iztieta-Ondartxoko festak, piztetik gertu
Ostiralean hasi, asteburu oparoa pasa, eta bi eguneko atsedenaren ondoren hilaren 30ean eta maiatzaren 1ean jarraituko dute festek.

Ostiralean (hilak 25) hasiko dira 2025eko Iztieta-Ondartxo auzoko festak, Gurekin Auzo Elkartearen ekimenez. Asteburua latz joango da auzotarrentzat, egitarau bete-betea antolatu dutelako igandera arte. Astelehenean eta asteartean atseden hartzeko tartea hartu, eta hilaren 30ean berrekingo diete festei, maiatzeko lehen eguna izanik azken eguna. Asko eta askotarikoak dira antolatutakoak.
Kaleko jaiak dira. Ekitaldi guztiak auzoko karriketan izango dira, Diputazio plaza epizentro izango delarik. Antolatzaileek zehaztu dute festak bitartean ez dela barrakarik jarriko auzoan.
Beheko koadroan, egunez egun, egitaraua.

Hilak 25, ostirala
- 19:00. Txupinazoa Diputazio plazan, auzoko laguntzaile baten eskutik.
- 19:30. Triki-poteoa eta buruhandiak.
- 20:15. Mutxikoak Diputazio plazan.
- 23:00. Ezinezkoa taldearen emanaldia Diputazio plazan.
Hilak 26, larunbata
- 09:30. Diana Amulletako danborrariekin.
- 11:00. Gurpil Artean-enginkana Diputazio plazan.
- 12:00. Toka txapelketa helduentzat eta bote txapelketa haurrentzat Hondarribia kalean.
- 13:00 Patata tortilla lehiaketa Donostia kalean.
- 16:00. Gurutze Gorriaren jarduerak Donostia eta Hondarribia kaleetan.
- 18:00. Txokolatada.
- 19:30. Parrillada Diputazio plazan trikitilariek lagunduta.
- 23:00. Zortzikote Festa Elipsis taldearekin Diputazio plazan.
Hilak 27, igandea
- 09:00. Diana Txala taldearekin.
- 11:00. Slot jardunaldiak Diputazio plazan, 18:30ak arte.
- 11:30. Haurrentzako ikuskizuna Diputazio plazan Elipsis taldearekin.
- 12:30. La Otra Kalle taldearen emanaldia Diputazio plazan, Orereta Kafeak babestua.
- 16:00. Elipsis elkartearekin eskulanak Diputazio plazan.
- 18:00. Elipsis elkartearen bingoa Diputazio plazan.
Hilak 30, asteazkena
- 19:00. Udal Txistu Taldearen kontzertua Diputazio plazan.
- 19:30. Parrillada Diputazio plazan.
- 21:30. Versos Perdidos taldearen emanaldia Diputazio plazan.
- 23:30. DJ saioa Jai Toki KErekin Diputazio plazan.
- 00:00. Zezensuzkoa eta danborrada Diputazio plazatik.
Maiatzak 1, osteguna
- 12:00. Danborrada Gurekin Auzo Elkartetik hasita.
- 14:30. Herri paellada Diputazio plazan.
- 16:30. Tardeateka eta Furiusen eskutik animazioa Diputazio plazan.
- 20:30. Festak bukatzeko txupinazoa Diputazio plazan.